Nor gara

Nortasun eta kultura nagusiki familiarra duen konpainia bat gara; egitura eta ahalmena ditugu, hazteko eta gure proiektuak arintasunez kudeatzeko gaitasuna; gure negozioek, desberdinak badira ere, helburu bakarra dute: modu jasangarrian, gure ingurunerako balioa sortzea.

Gure enpresak etxebizitzen eraikuntzan eta aparkalekuen kudeaketan eman zituen lehen pausoak, Irunen, Frantziako mugan kokatutako udalerrian. Martin Aramburu fundatzailearen izaera ekintzaileak eta berritzaileak erronka berrietara ireki zuen enpresa, eta proiektu handiko sektoreetan barneratu zen; horrela, haren gastronomiarekiko pasioak hainbat lursailetan inbertitzera eraman zuen, olio oliba birjina estra propio bat ekoizteko: Casa Hierro. Halaber, Hondarribia eta Ciudad Real artean kokatzen den Wagyu arraza esklusiboaren Nagusi ganadutegia sortu zuen.

Nekazaritza eta elikadura sektoreetn sartu ondoren, hornidura azokak eraikitzeari eta ustiatzeari ekin zion, hala nola San Migelekoa, Irunen, eta San Martinekoa, Donostian; horrez gain, Gipuzkoako hiriburuaren aparkaleku berriak kudeatzen hasi zen.

Mugabururen azken proiektuak ARBASO HOTELaren eta NARRU JATETXE – TABERNA izan dira; Premium ostatu kontzeptua, turisten eta inguruko bizilagunen topaleku izan nahi duena, Donostiaren erdi-erdian, Artzain Onaren katedralaren aurrean. Erronka honek Arbaso euskal kultura eta tradizioak sinbolizatuko dituen Etxea izatearen oraingo kontseilarien desioari erantzuten dio.

1962an hasitako ibilbide luze honetan, Mugaburuk enpresa finkoa eta konformagaitza izatea lortu du, etengabe eboluzionatzen ari dena; bertan errotuta dagoen antolakuntza finkoa, baina ikuspegi globala duena.

Produktu eta zerbitzu bakoitzaren kalitatea eta elaborazio fina, autoexijentzia eta gure langile, hornitzaile eta bezeroekiko balioak, horiexek dira gure markaren oinarrizko ardatzak, abian ditugun proiektu guztietan. Balio horietan laburbiltzen da, nolabait, gure kultura.

kalitatea eta eraginkortasuna, profesionaltasuna, hurbiltasuna eta zintzotasuna, jasangarritasuna. Etorkizuneko ikuspegia.

Profesionalak.

Erabat konprometituta gaude talde lanarekin.

Mugaburu familia osatzen dugun pertsona guztion kultura profesionaltasunean, espezializazioan eta pasioan oinarritzen da. Horri esker, ekimen berriak proposatzen eta garatzen ditugu, eta aldaketa eta ziurgabetasuna nagusi diren garai honetan planteatutako erronkei aurre egiteko gai gara.


Berritzaileak.

Mugaburun teknologiaren abangoardian gaude, eta hura garatzen eta inplementatzen dugu bai gure ekoizpen prozesuetan bai eskaintzen ditugun zerbitzuetan. Gainera, arduraz gobernatzen dugu, tresna aurreratuenak aplikatuz beti pertsonen kudeaketan, gizarte berrikuntzan eta ingurumenarekiko errespetuan.


Gizartearekin konprometituak.

Gure ingurunearekin konprometitutako familia bat izan gara beti. Horregatik, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren hobekuntzarako ekarpen aktiboa eta borondatezkoa egiten dugu, gure negozio lerro guztien bidez, gure erroak eta tradizioa errespetatuz eta zainduz betiere.

Inbertsioen azterketak egitean, oinarrian dugu beti jasangarritasun ekonomikoa, ingurunearekiko ekarpena eta pertsonekiko konpromisoa.


Gardenak.

Zintzotasuna, hurbiltasuna eta gardentasuna gure jardun bakoitzaren gidari dira, gure balio katean; langile, kolaboratzaile eta aholkularietatik hasita, hornitzaile eta bezeroekin batera egindako lanera.

Beste enpresa eta gizarte eragileekin ditugun harremanen xehetasun guztiak zaintzen ditugu.